NAIZ
Arrasate

Txapelketako bigarren puntua eskuratu dute Ezkurdiak eta Merinok (22-15)

Akats ugari zian ditu Binakako Txapelketa ireki duen partidak, baina hobe aritu dira Ezkurdia eta Merino, bigarren garaipena segidan eskuratuz. Urrutikoetxea eta Imaz garaipen bakarrarekin geratzen dira sailkapenaren beheko aldean.

Ezkurdia izan da lauetan onena. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)
Ezkurdia izan da lauetan onena. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)

Lehen bi jardunaldietan bi porrot jaso ondoren, Ezkurdiak eta Merinok egoera irauli dute azkeneko biak irabazita. Gaurkoan, Arrasaten, Urrutikoetxea eta Imaz garaitu dituzte, hasiera-hasieratik nagusituz.

Joseba Ezkurdia izan da lauetan onena. Momentu onean dago arbizuarra eta aurkariak bere erritmora mugitu dira, baina akatsak izan dira norgehiagokaren ezaugarri nagusi.

5-0 eta 15-6ko aldeak ezin izan dituzte altxatu gaur gorriz aritu den Asegarceko bikotea, eta bigarren zatian hobe aritu diren arren, gorriek ongi eutsi diote errentari, txapelketako bigarren puntua eskuratzeko.