NAIZ
DONOSTIA

Victor eta Albisu gailendu dira Tolosan

Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako partidan, Victor eta Albisuk osatutako bikotea 20-22 nagusitu zaio Bengoetxea eta Larunbek osatutakoari.

Min hartuta dagoen Artolaren lekua hartuta, Victor Estebanek eta Jon Ander Albisuk 20-22 irabazi diete Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunberi Tolosako Beotibarren.

Pilota ugari galdu dituzte, baina baita tanto bikainak egin eta, azkenean, garaipena eskuratu dute.

Hala, urdinez jokatu duen bikoteak hirugarren puntua bildu du Binakakoan.