NAIZ

Deustuko kanaleko obrekin amaitzeko lizitazioa

Maiatzean hasiko dira lanak eta obren lizitazioaren kontratua 13,5 milioi eurokoa izango da.

Udaleko arduradunak Deustuko kanalaren obra azaltzen. (Bilboko Udala)
Udaleko arduradunak Deustuko kanalaren obra azaltzen. (Bilboko Udala)

Bilboko Udalak asteazkenean onartuko du Gobernu Batzordean Deustuko kanala irekitzeari amaiera emateko obren kontrataziorako lizitazioa, 13,5 milioi eurokoa izango dena.

Proiektua faseka egingo dute, obrak egiteko denbora ahalik eta laburrena izateko. Behin obrak hasita, proiektua amaitzeko ustezko epea 12 hilabetekoa da. Maiatzean haik dirla iragarri dute.

Bilboko Udalak urrian amaitutzat jo zuen Canal de Deusto aldi baterako enpresa-elkartearekin zuen kontratua, kontratuaren baldintzak bete ez zituelako eta enpresa-elkarteak bere aldetik obrak gelditzea erabaki zuelako.

Aurreko esleipendunak egindako zatia likidatu ondoren, Bilboko Udalak Deustuko kanala irekitzeari amaiera emateko falta diren obrak lizitatuko ditu bihar.