Erraustegiaren kontrako oihu ozena Aldundiaren atarian
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak barrenean erraustegiaren adjudikazioaren berri ematen zuten bitartean, herrialde osotik etorritako milaka lagun elkartu dira Aldundiaren atarian, oihu ozen batekin: «Erraustegirik ez».
![Erraustegiaren aurkako protesta jendetsua egin da Aldundiaren inguruan. [Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS]](/media/asset_publics/resources/000/352/114/article_main_landscape/Erraustegiaren_aurkako_protesta.jpg)
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, milaka lagun bildu dira manifestazioan astearte buruzuri batez. Eguerdian zen deialdia, justu Zubietako erraustegia eraikitzeko adjudikazioaren berri emateko prentsaurrekoa amaituta. Aurkezpen hau ordu erdi atzeratu da, ordea, eta horregatik kazetari gehienak barruan zirela hasi da protesta.
Markel Olanok eta Jose Ignacio Asensiok «protestak entzungo dira, baina Europako azpiegiturarik aurreratuenetakoa egingo dugu» zioten barrenean. «Gardentasun osoz egin dugu» ere bai. Baina kalean bertze zerbait sumatzen zen: Gipuzkoako jendartearen zati handi bat instalazio honen aurka agertu da, hainbat arrazoirengatik, osasunari ekarriko lizkiokeen kalteak eta kostu ekonomikoa, bertzeak bertze. Herri pila batetik hurbildu da jendea Donostiara, eta herri bakoitzaren izenaren azpian instalazioak ekarriko liokeen zorraren kopurua erakutsi dute karteletan. Erraustegiaren karroza antzeko batekin, Aldundiaren aitzinean errautsa zabaldu dute.
Alderdi politikoak eta sindikatuak ere izan dira protestan eragile sozial eta herritarrekin batera.

Un árbol único, que solo existe en siete pueblos navarros, está en plena floración

Más de 130 académicos vascos firman un manifiesto contra la reindustrialización armamentística

Aranceles de Trump para islas deshabitadas, bases militares y territorios con la ikurriña

La Ertzaintza entra en el gaztetxe Etxarri de Errekalde y los jóvenes abandonan el local
