
14 gazte kateatu ziren atzo Madrilen eta Parisen, Espetxe Erakundeen idazkaritza nagusian eta Parisko Justizia Jauregiaren egoitzetan espainiar zein frantziar Estatuetako espetxeetan gaixo dauden euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatuz. Guztiak atxilotuak izan baziren ere, Madrilen berehala utzi zituzten aske. Parisen, aldiz, 24 orduz luzatu diete atxiloaldia.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) sostengatzeaz gain, presoek pairatzen dituzten eskubideen urraketak salatu zituzten. Hala nola, isolamendua, dispertsioa eta larriki gaixorik dauden presoak kartzeletan mantentzeko erabakiak.
Atzo arratsaldean elkarretaratzeak izan ziren haien atxiloketak salatu eta presoen eskubideak aldarrikatzeko, eta gaur goizean Usurbilen 400 gaztek egin duten agerraldian ere, lehen hitzak Parisen atxilo dauden zazpi gazteei eskaini dizkiete.

Fíjate bien la próxima vez que te montes

Los aranceles de Trump se vuelven contra las automovilísticas de EEUU

Bide laburrari agur ederra eman dio Chill Mafiak BECen

Franco, «perplejo» en su regreso para celebrar el 75 aniversario de la Txantrea
.jpg)