1.169.404 pertsona hurbildu dira museora amaitu berri den urtean, 2015ean baino %6 gehiago (66.193 gehiago). Bisitarien jatorri geografikoari dagokionez, atzerritarren kopurua izan da gehiengoa. Jatorrien araberako ehunekoak beste urte batzuen antzekoak izan ziren; gehienak Estatu frantsesetik (%18), Erresuma Batutik (%7), Alemaniatik (%6), AEBtik (%6) eta Italiatik (%4) etorritakoako izan dira. EAEko bisitarien kopurua %11 izan zen, eta Espainiako Estatukoena %23.
Pertsona gehien erakarri zituen aldeetako bat museoaren arte programazioa izan dela nabarmendu dute bere arduradunek. Bisitari gehien izandako aldi baterako erakusketak udaberri eta udakoak izan ziren: ‘Andy Warhol: Itzalak’ 820.619 pertsonak ikusi zuten martxoa eta urriaren hasiera bitartean eta ‘Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak’ 679.532 lagun erakarri zituen martxoa eta irailaren hasiera bitartean. Hirugarren lekuan ‘Francis Bacon: Picassotik Velázquezera’ dago, 282.283 bisitarirekin urritik abendura bitartean, erakusketa ixteko zazpi egun falta direla (urtarrilaren 8an itxiko da).