Jon Ormazabal
TOLOSA

Distrakziorik gabe, liderrek sendo jarraitzen dute (22-13)

Agian ez dute orain aste pare bateko distirarik, baina Irribarria-Rezustak oso bikote sendoa osatzen dutela erakutsi dute Victor-Albisuren aurka txapelketako seigarren puntua lortuz. Finalerdietako helburua gero eta gertuago dute gipuzkoarrek baina ez dirudi distrakziorik izango dutenik.

Irribarria eta Victor, partidaren une batean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Irribarria eta Victor, partidaren une batean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Beotibarreko gaurko partidak bi zati nabarmen izan ditu. Lehenengoan gauzak berdindu xamar izan dira, bi atzelariek agindu, baina, era berean huts batzuk ere batu dituztelarik. Gauzak horrela, partida berdinduta heldu da bere erdira 11-11.

Hortik aurrera, ordea, Jon Ander Albisuk ordura arte egindako esfortzuak ordaindu ditu eta behera egin du bere errendimenduan. Lehen erdi bikaina egin du ataundarrak, baina Victorren laguntza txikia izan du eta gaur egun inor ez da, liderrak bakarrik gainditzeko gai.

Albisuk huts batzuk batu ditu eta urdinen aukerak gainbehera erori dira.Gainera, Irribarriak gero etaaukerako pilota gehiego izan ditu, ondo asmatu du eta 10-2ko partzial batekin garaipen erosoa losrtu dute