NAIZ

Lorezaintza zerbitzuaren ibilgailu berriak aurkeztu dituzte

44 ibilgailu jasangarri berri izango ditu Bilboko lorezaintza zerbitzuak.

Ibilgailu jasangarriak aurkeztu dituzte. (Bilboko Udala)
Ibilgailu jasangarriak aurkeztu dituzte. (Bilboko Udala)

Bilboko lorategiak zaintzeko eta hango mantentze-lanak egiteko zerbitzuarientzat 44 ibilgailu berri erosi ditu Udalak.

GNK gas natural konprimatuaren eta elektrizitatearen bidez dabiltzan ibilgailuak dira, jasangarriagoak, isilagoak eta ingurumena errespetatzen dutenak. Makina elektrikoekin ere egingo dute lan.