NAIZ

2017ko aratusteetako kartel lehiaketaren finalistak bozkatzeko

Sei kartel finalistei botoa emateko epea urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra izango da. 2017ko Aratusteak otsailaren 23tik 28ra ospatuko dira.

BIL-BAO-O kartela finalisten artean dago.
BIL-BAO-O kartela finalisten artean dago.

‘En la calle’, ‘San Anton’, ‘Borobilbo’, ‘Coceptual’, ‘BIL-BA-O’ eta ‘Sardiniita’ 2017ko Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketaren finalistak dira. Haien artean aukeratuko da Bilboko Aratusteetako irudi nagusia.

Hiru modu daude sei kartel finalisten arteko aukera egiteko. Euskal Museora joatea bozkatzera, Udalaren web orriaren bidez (www.bilbao.eus) eta lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bidez: ETB, Correo, Deia, Gara, Onda Vasca, Radio Bilbao, Bilbao 24 horas, El Nervión, Radio Nervión, TeleBilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia eta Onda Cero. 

Ondorengo link-en bozkatu daiteke:

http://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=Page&cid=1279161995518&language=es&pageid=1279161995518&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_formulario