NAIZ

Emakume bat hil da Deustuan garbiketa ibilgailu batek harrapatuta

67 urteko emakume bat hil da Bilbon kaleak garbitzeko erabiltzen den ibilgailu batek harrapatuta. Deustuko Done Petri plazan gertatu da istripua.

Emakume bat hil da gaur goizean Deustuko auzoan ibllgailu batek harrapatuta. Done Petri plazaren inguruan gertatu da istripua, emakumea garbiketa ibilgailu batek harrapatu du eta hil egin da.

Uriola.eus webguneak argitaratu duenez, hildako emakumea oso ezaguna da Deustuan. Gallastegi tabernako jabeetako bat da, Arantza izenekoa hain zuzen ere. 67 urte zituen eta sukaldari bezala aritzen zen tabernan. Albistea zabaldu ostean jendetza hurbildu da Done Petri plazara. Horien artean, Juan Mari Aburto alkatea ere.

Bilboko Udalak, Juan Mari Aburto alkatea buru dela, atsekabez hartu du istripu «tragikoa», eta doluminak helarazi nahi izan dizkie ohar baten bidez hil den bilbotarraren senide eta lagunei.