NAIZ
BILBO

Duintasunaren Kolunbarioa inauguratu dute Elgoibarren

«Demokrazia eta askatasuna babesteko bizia eman zutenen memoria ohoratzeko eta haien eredua goratzeko», Duintasunaren Kolunbarioa inauguratu dute Elgoibarren. Gaurtik 27 pertsona daude bertan hilobiratuta, azken urteotan Aranzadik hainbat hobitan aurkitu dituenak.

Duintasunaren Kolunbarioaren inaugurazio ekitaldia, Elgoibarren. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Duintasunaren Kolunbarioaren inaugurazio ekitaldia, Elgoibarren. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Azken urteotan Aranzadi Zientzia Elkarteak hainbat hobitan aurkitutako 27 pertsonen gorpuzkiak Elgoibarko Duintasunaren Kolunbiarioan hilobiratu dituzte gaur, gunea inauguratu duten egunean.

27 pertsona horietatik, 25 identifikatu gabe daude, honako udalerrietan kokatutako hobietan aurkitutakoak: Arrasate, Andoain, Azkoitia, Elgeta, Elgoibar, Legutio, Lemoa, Mañaria, Mutriku, Gaubea, Zaldibia eta Zigoitia.

Iñigo Urkullu lehendakariaz eta Aranzadiko zuzendari Paco Etxeberriaz gain, ehun bat pertsona izan dira ekitaldian, tartean senideak, talde memorialistetako kideak eta lrupetik atera diren eta identifikatu ezin izan diren gorpuak zeuden udalerrietako ordezkariak, baita hainbat erakundeetako ordezkariak ere.

Urkulluk azpimarratu duenez, 27 pertsona horien memoria ohoratuta, «Gerra Zibilean askatasuna eta demokrazia babesten desagertu ziren pertsona guztiak ditugu gogoan».