![Julen Arzuaga, EH Bilduko beste kide batzuez inguratuta, ‘Bakerako Euskal Konponbidea’ egitasmoaren aurkezpenean. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/362/258/article_main_landscape/arzuaga.jpg)
Julen Arzuagak, gatazkaren konponbiderako politiken EH Bilduko arduradunak eta legebiltzarkideak, adierazi du, Infozazpi irratiari eskainitako elkarrizketan, koalizioak bilera erronda bat hasiko duela gatazkaren ondorioen konponbidean akordioak bilatzeko asmoarekin.
Joan den asteburuan ‘Bakerako Euskal Konponbidea’ ekintza plana aurkeztu ondoren, eragile politiko, sozial eta norbanakoekin elkartuko da EH Bildu datozen asteotan.
«Gure asmoa da akordioak bilatzea gutxienez alor batean: gaur egungo testuinguruan eragin behar dela eta esku artean ditugun gai batzuk iraganeakoak direla», esan du.
Arzuagaren esanetan, «konfiantzak lantzea eta sinergiak bilatzea» da helburua, «itxuraz oso zailak diren helburuak ere betetzen joateko eta guztion artean ekintza plan bat egiteko, era horretan behin betiko gatazkaren ondorioak konpontzeko».
Aurkeztutako planak «izaera irekia» duela azpimarratu du EH Bilduko legebiltzarkideak: «Debaterako dokumentua da eta espero dut akordioetarako irekia ere izatea».
Gaineratu duenez, «oraindik ere ezin da esan herri honetan bake eszenatoki batean gaudenik, oraindik ere eskubideen urraketak pairatzen dituzten pertsonak daudelako».
Horregatik, esku-hartzeren bat izan dezaketen eragile eta pertsona guztiak lanean hasi behar direla uste du Arzuagak, alor honetan aurrera egin ahal izateko. «Hitzetatik ekintzetarako jauzia egin behar dugu. Elkarri gauzak leporatzen ibiltzeari utzi eta bakearen arloan aurrera egiten ahal izateko lanean jartzeko garaia da».
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)