1937ko urtarrilaren 1ean, Alde Zaharreko Posta kaleko 17an, sortu zen ‘Eguna’ egunkaria eta urte bereko ekaineanarte iraun zuen tropa fankistek Bilbo hartu arte.
Euskarazko egunkari haren sorreraren 80. urteurrena gogora ekartzeko asmoz, Bilboko Udalak, Euskaltzaindiarekin, Euskal Pen Klubarekin, Sabino Arana Fundazioarekin eta Deia egunkariarekin batera, plaka bat jarri du Posta kalean.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerian utzi dute plaka gaur goizean Posta kalean. Alkatearekin batera, besteak beste, udalkideak; Andres Urrutia, euskaltzainburua; Juan Mari Atutxa, Sabino Arana Fundazioko lehendakaria; eta Laura Mintegi, Euskal Pen Klubeko presidentea egon dira; baita Deia egunkariko, Euskararen Aholku Batzordeko eta Bilboko euskaltegietako zenbait ordezkari ere.
Jardunaldiak
Otsailaren 10ean Euskaltzaindiaren egoitzan jardunaldiak burutuko dituzte euskarazko lehen egunkariaren inguruan. Bilboko alkateak Andres Urrutia euskaltzainburuarekin eta Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidentearekin batera hasiera emango diote jardunaldiari goizeko 9.30ean eta, besteak beste, Joseba Agirreazkuenagak, Xabier Altzibarrek, Luis Alberto Aranberri ‘Amatiñok’, Joan Mari Torrealdaik, Idurre Eskizabelek, Iñaki Mendizabalek, Javier Onaindiak eta Odile Kruzetak parte hartuko dute.
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)