Jon Ormazabal

Gora begira jarraitzen dute Olaizola-Untoriak (22-15)

Aurreko astean Gasteizen lortutako garaipen erosoa kasualitatea ez zela izan erakutsi dute gaur Olaizola II.ak eta Untoriak, gaur arte sailkapenean euren gainetik ziren Elezkano-Zabaletari 22-15 irabazita.

Zabaletak ez zuen uste bezain beste dominatu (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Zabaletak ez zuen uste bezain beste dominatu (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Txapelketako unerik erabakigarrienean, Asegarcekoek (Olaizola-Untoria) behetik gora datozela erakutsi dute eta garaipen erosoa lortu, gaurkoan euren maila eman ez duten bi pilotariren aurka (Elezkano-Zabaleta).

Teorian Zabaletak azteko koadroetan izan zezakeen aginteak baldintzatu zezakeen partida, baina Etxarrengoak ez du uste bezainbeste dominatu eta hor oso eroso aritu da Aimar Olaizola.

Goizuetakoak hamar tanto lortu ditu airez eta beste erakustaldi bat eman du Alvaro Untoriak ondo lagunduta. Gainera, Aspekoek hamar pilota galdu dituzte eta hala ez dago partidarik irabazterik, nahiz eta izan duten markagailuan hiru tantutara gerturatu diren unerik.