GARA
ZARAUTZ

Maite Lizasok gertu ikusten du agurra

Athleticeko jokalaria den Maite Lizasoren agurra gertu egon liteke. Horixe aitortu zuen aurrelariak “Zarauzko Hitza”-ri eskainitako elkarrizketan.

Maite Lizasoren agurra gertu egon liteke. Horixe aitortu zuen aurrelariak “Zarauzko Hitza”-ri eskainitako elkarrizketan.

«Ia seguru esango nuke nire azken urtea izango dela hauxe. Urte asko dira, 33, eta lesio asko jasan ditut», gogorarazi zuen jokalariak. Nabarmentzekoa da bere ibilbidea Liga tituluarekin eta Championsen debutarekin biribildu dituela Lizasok, eta Zarauzko Kirolari onenaren saria jaso zuen joan den ostiralean.