NAIZ

Onik aurkitu dute Saioa mendian galdutako mendizalea

Gauerdian aurkitu dute, onik, Saioa mendian galdu zen mendizalea. Arratsaldean eskiekin abiatu eta gero, itzultzen ez zela ikusita, senide batek eman zuen abisua, eta erreskate taldeak bilatze lanei ekin zion.

Onik aurkitu dute Saioa mendian galdutako mendizalea. (Nafar Gobernua)
Onik aurkitu dute Saioa mendian galdutako mendizalea. (Nafar Gobernua)

Mendizalea eguerdian joan zen Saioa mendira eta itzultzen ez zela eta telefonoa erantzuten ez zuela ikusterakoan, senideek abisua eman zuten. Gauerdira aldera aurkitu dute, onik.

Oronotzeko suhiltzaileak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila ibili dira mendizalea aurkitzeko lanetan, eta kotxea topatu eta gero gaua mendian pasa behar ez izatea zen lehentasuna. Gauerdian aurkitu egin dute eta bere kabuz itzuli ahal izan da etxera.