Fleury-Merogis espetxeko lehen dibisioan dauden sei euskal preso politikoek bukatutzat eman dute funtzionario baten lekualdatzea lortzeko abian jarritako protesta eta salaketa dinamika, haien senideen bitartez Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez. Espetxeko zuzendaritzak ziurtatu die presoei funtzionarioa departamendu horretatik at mantenduko dutela.
Funtzionario horrek euskal presoekiko mantendu duen jarrera ezkorra eta hainbat kideek jasandako erasoak salatu zituzten Iñaki Reta, Tomas Elgorriaga, Andoni Goikoetxea, Mikel Irastorza, Joseba Iturbide eta Jose Javier Oses euskal preso politikoek, azkenekoz Reta presoa kolpatu ondoren.
Protesta gisa, dibiso buruari idatzi bat eman zioten eta uko egin diote espetxe bazkariari hainbat egunetan. Era berean kartelak jarri zituzten patioan jazotakoa salatzeko. Euskal Herriko hainbat herritan ere Fleuryko zuzendariari eta dibisio buruari gutunak bidaltzeko deia egin zuten.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)