![Foruzain bat Uharte-Arakilen errepidean eroritako zuhaitz bat kendu nahian. (@policiaforal_na)](/media/asset_publics/resources/000/366/035/article_main_landscape/C4hiC5GWcAAhmHj.jpg)
Hego haize bolada indartsuek hainbat arazo sortu dituzte Euskal Herrian, hainbat puntutan 100 km/h-ko ufadak izanda. Arrasaten, adibidez, 122 orduko kilometrorainokoa erregistratu da. Zuhaitzek hainbat mozketa sortu dituzte errepideetan.
Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Berriz eta Deban arazoak izan dira, errepide erdian eroritako zuhaitzak direla-eta, baita Otxandion ere. Txapa metaliko bat ere erori da N-1 errepidean. Goizak aurrera egin ahala, Lakuako Segurtasun sailak alerta laranja eten du eta abisu horia ezarri du erguerdira arte.
Nafarroan, aldiz, suhiltzaileek, Foruzaingoak eta udaltzainek 100 irteera inguru egin behar izan dituzte haizeteak sortutako kalteen ondorioz.
Tiebasen eta Agurainen, era berean, kamioi bana bota du haizeak Bidean mozketak eragin dituzten arren, istripuek ez dute zauriturik utzi. Honen ostean kamioiei debekatu egin diete Araba eta Nafarroa arteko A-1 errepidean ibiltzea. Trenetan ere izaten ari da eragina, zuhaitz bat Zegama eta Altsasu arteko trenbidean erori da-eta. Mozketa horren ondorioz, autobusez garraiatzen ari dira trenean zihoazenak.
Hegazkinetan ere arazoak izan dira, eta Loiun lur hartu behar zuen hegaldi batek Biarritzera desbideratu behar izan dute.
Gaur arratsaldean haizea aldatzea eta bolada indartsuak amaitzea espero da.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)