Miguel Merino errioxarrak ordezkatuko du Abel Barriola asteburu honetan. Leitzarrak eskuetako mina du eta ezingo du 12. jardunaldian parte hartu. Beraz, Merinok gordeko dio bizkarra Jokin Altunari, eta lan asko egitea egokituko zaiola aurreikusten da, parean Irribarria eta Rezusta jotzaileak izango dituzte-eta.
Bikote gipuzkoarra sailkatuta dago final-erdietarako, eta Altuna III-Barriola bikotea, aldiz, txartel hori eskuratzeko oso aukera gutxirekin.
Gasteizko Ogeta pilotalekuan, beraz, Altunarekin batera sailkatzeko Barriolaren azken aukera defendatuko ditu Merinok. Gogora ekarri beharra dago Barriolak jada iragarri duela txapelketaren amaieran agur esango diola pilota profesionalari.