Jean-Rene Etchegarayren gidaritzapean, Kontseiluak finkatutako ildoen arabera Euskal Elkargoaren administrazioaz eta deliberoen lanketaz arduratuko den Batzorde Exekutiboaren 25 partaideak hasi dira lanean.
Ipar Euskal Herriko erakunde berriaren eskuduntzak kudeatzeko, hiru sail nagusitan banatu dituzte ardurak: Antolaketa, Ekonomia eta, azkenik, Ura, Itsasbazterra eta Naturguneak. Horretaz gain, bi aparteko delegazio ere sortu dituzte; batetik, Kultur Lankidetzak, Arte Hezkuntza eta Kultur Ondarea eta, bestetik, Gizarte Ekintza eta Haurtzaroa.
Lau zeharkako ordezkaritza
Aipatu behar, gainera, lau zeharkako ordezkaritza ere ezarri dituztela: Trantsizio Ekologiko-Energetikoa eta Herri-partaidetza, Martine Bisauta Baionako auzapezorde ekologistaren esku; Hizkuntza Politikak –euskara zein gaskoia– Beñat Arrabit Arrosako auzapez jeltzalearen gain; Mugaz Gaindiko Politikak, Portuak eta Arrantza, Kotte Ezenarro Hendaiako alkatearen ardurapean eta Mendia, Jean-Baptiste Laborde-Lavignette Sarako auzapezarenean.
Bizi! mugimendua oso pozik agertu da trantsizio energetikoa eta ekologikoa gai nagusitzat hartu izanaz. Alta, parekidetasuna ere zeharkako zeregintzat hartzeko talde feministek egindako eskaera ez da aintzat hartu, oraingoz bederen. Beste egituretan bezala, emakumeen presentzia urria da oso Exekutiboan ere (25etik lau). Joera abertzalekoak, berriz, bost dira.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)