NAIZ

Sabeco Banaketako langileen kalejira lan baldintza eta enpleguaren defentsan

Bilboko Simply dendentako hainbat saltokitatik -Errekalde, Gordoniz, Autonomia eta Henao kaleetakoetatik- kalejira egin dute Sabeco Banaketak S.L. enpresaren jarrera salatzeko.

Simply dendentako langileek egindako protesta.
Simply dendentako langileek egindako protesta.

Sabeco Banaketak S.L. enpresako langileek parodia egin dituzte Simply saltokietan. «Erruleta lanpostu suntsitzailean», «zuzendaritzako desioen etorkizuneko bola» eta «eskubideak suntsitzeko dianarekin» burutu dituzte protestak.

Ohar batean azaldu dutenez, Sabeco Banaketa S.L. enpresak (Simply dendak), «langileen kontrako neurriak» hartzeko asmoa adierazi du balizko salmenten jaitsiera argudiatuz.

Izan ere, denda batzuen itxiera posibleaz gain (eta honen ondorioz emango liratekeen kaleratzeak), enpresak denda batzuen egungo funtzionamendu eredua aldatzeko nahia ere adierazi die langileei.

Aldaketa hauek ordutegien erabateko liberalizaziora suposatuko zutela salatu dute. Urteko 365 egunak irekita, 18 ordu egunean, eta horrek lan-baldintzen galera ekarriko luke.