NAIZ

Clara Campoamor kalea inauguratu dute Zorrotzan

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, gainerako zinegotziekin eta gizarte elkarte eta auzoko elkarteetako ordezkariekin, Clara Campoamor kalea inauguratu du Zorrotzan.

Clara Campoamor kalearen inaugurazio ofiziala. (Bilboko Udala)
Clara Campoamor kalearen inaugurazio ofiziala. (Bilboko Udala)

Juan Mari Aburto alkateak kale-izendegian andrazkoen izenak sartzearen garrantzia azpimarratu du inaugurazio ekitaldian. Gogoratu duenez, izen aldaketa Memoria Historikoaren legea betez egin dute.

Clara Campoamor 1888an jaio zen Madrilen eta andrazkoen boto-eskubidearen aldeko ekintzailea izan zen. Madrilgo Kongresuko lehen emakume diputatua izan zen, 1931ko irailean.

Lotura handia izan zuen Euskal Herriarekin, zehazki Donostiarekin, bertan aritu baitzen gaztetan telegrafista-lanetan eta abokatu-lanetan Errepublika aldarrikatu zenean. Clara Campoamorrek «Konstituzioa eta andrazkoen botoa» izeneko hitzaldi historikoa eman zuen 1931ko abenduaren 5ean, sasoi hartan Zabalburu plazan zegoen La Terraza aretoan.

Altxamendu frankistaren ostean, erbestera joan behar izan zuen, lehenik Argentinara eta gero Suitzara. Bertan hil zen orain 1972an