![Manu Azkarateren askatasuna aldarrikatzeko agerraldia egin zuten iragan larunbatean, Tolosan, haren herrian. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/369/245/article_main_landscape/tolosa-manu-azkarate.jpg)
Manu Azkarateren senideek NAIZi azaldu diotenez, bart eraman zuten larriki gaixo dagoen preso tolosarra Gregorio Marañonetik Soto del Real espetxera bueltan, hamasei egunez ospitaleratuta egon ondoren.
Ultzerak kaltetuta daukan hankari eragin zion isipula ez zaio guztiz sendatu eta espetxean jarraitu beharko du tratamenduarekin, ezin baitu denbora luzez zutik egon.
Bestalde, senideek azpimarratu dute ospitaleratuta egon den bitartean jasan behar izan dituen baldintzak salatu dituzte: ezin izan du telefono deirik egin (kontrolatzeko moduko telefonorik ez zeukatela esan zieten), ez du prentsa irakurtzeko baimenik izan eta erlojua ere kendu egin zioten.
Horrez gain, familiak oraindik ez du diagnostiko zehatz bat jaso, Azkarate ospitaleratuta egon den egunetan, ez dietelako inolako azalpenik eman, ez zentroan ez espetxean.
Iragan larunbatean, agerraldi jendetsua egin zuten Tolosan, eskualdeko aurpegi ezagunek preso politikoa askatzearen alde sinatu dutela adierazteko.
![0702_egu_lasserre](/media/asset_publics/resources/001/132/262/article_thumb_horizontal/0702_egu_lasserre.jpg)
Las triangulares exponen las incoherencias del pacto republicano
Una superviviente de cáncer de mama lleva un año a la espera de una mamografía en Osakidetza
![Izagirre-naiz](/media/asset_publics/resources/001/132/584/article_thumb_horizontal/izagirre-naiz.jpg)
«Sasoi hasieran gosearekin nengoen baina orain zalantza asko ditut; ez dakit zer gertatuko den»
![Capdevielle-iriart](/media/asset_publics/resources/001/133/111/article_thumb_horizontal/capdevielle-iriart.jpg)
Etchegaray anuncia que votará por la candidata del Nuevo Frente Popular
![Plaza-toros](/media/asset_publics/resources/000/924/147/article_thumb_horizontal/plaza-toros.jpg)