NAIZ

Zirika! herri gunearen crowdfounding kanpaina

Zirika! herri guneak, herri mugimenduarentzat autogestionatutako Bilboko Alde Zaharreko txokoak, crowdfounding kanpaina bat hasiko du orain arte izan duen espazioa berritzeko helburuarekin.

Zirika! herri gunea.
Zirika! herri gunea.

Zirika! herri gunearen espazioa eta ekipamendu teknikoa berritzeko asmoz crowdfounding kanpaina jarri dute martxan. Azken lau urteotan, Bilboko herri mugimenduen ezinbesteko txokoa bilakatu da  eta ekimen andana antolatu dira bertan. 

Aretoaren baldintzak hobetzean datza diru bilketaren helburua. Martxoaren 1ean abiatu da kanpaina.