Gutun Zuriaren hamargarren edizio honetan, «Ospakizuna« izango da protagonista, eta inaugurazioa Alberto Manguelen eskutik helduko da literaturari egindako gorazarre batez.
Ospe handiko izenak izango dira berarekin batera: Annie Proulx, Siri Hustvedt, Diamela Eltit, Kirmen Uribe, Jean-Claude Carrière eta Guillermo Arriaga. Literatura ardatz gisa duten adierazpide artistiko ezberdinekin jarriko dute harremanetan beren sorkuntzako esperientzia.
Aurten, poesiak ere protagonismoa izango du. Chantal Maillard, Clara Janés, Darío Jaramillo, J.A. González Iglesias eta Beñat Sarasolak errezitaldi poetiko bat eskainiko dute.
Edizio honetan ere argitalpenen munduak tokia izango du, eta, bertan, Ofelia Grande (Siruela), Manuel Borrás (Pre-Textos), Joan Tarrida (Galaxia Gutenberg) eta Claudio López (Penguin Random House) editoreek katalogo editoriala nola prestatzen den azaldu, eta liburuen edizioaren eta sustapenaren azpian dagoen egitura konplexuaren berri emango dute.
Egitaraua
-Apirilak 25, asteartea
19.30ean Inaugurazioa Olatz de Andresen ikuskizunarekin.
Solasaldia: Alberto Manguel eta Annie Proulx.
21.00etan irakurlearen ordua. Alberto Manguel eta Annie Proulxen arteko topaketa.
-Apirilak 26, asteazkena
19.30ean Solasaldia: Siri Hustvedt eta Almudena Cacho.
Zinemateka: Brokeback Mountain / Soy el último de los míos.
21.00etan irakurlearen ordua. Siri Hustvedt-ekin topaketa.
-Apirilak 27, osteguna
19.30etan solasaldia: Diamela Eltit eta Angela Molina Climent.
21.00etan Irakurlearen ordua: Diamela Eltit-ekin topaketa.
-Apirilak 28, ostirala
19.30etan solasaldia: Kirmen Uribe eta Santiago Segurola.
-Apirilak 29, larunbata
19.30etan errezitaldi poetikoa: Chantal Maillard, Clara Janes, Dario Jaramillo, J.A. Gonzalez Iglesias eta Beñat Sarasola.
21.00etan irakurlearen ordua: Chantal Maillard, Clara Janes, Dario Jaramillo, J.A. Gonzalez Iglesias eta Beñat Sarasolarekin topaketa.
-Apirilak 30, igandea
19.30ean argitaratzaileekin topaketa: Ofelia Grande, Manuel Borras, Joan Tarrida eta Claudio Lopez, Iñaki Estebanekin.
-Maiatzak 1, astelehena
19.30etan solasaldia eta 21.00etan irakurlearen ordua Jean-Claude Carriere eta Guillermo Arriagarekin.