
Ibon Iparragirre eguerdi aldera eraman dute Ondarroako Artibai egoitzara, bere aita ikustera. Eusebio Iparragirre oso larri zegoen eta joan den astean bisitatzeko baimena eskatu zuen euskal presoak. Semea ondoan zuela, hil egin da, ‘Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza’k jaso duenez.
Herenegun atera zuten Alcala Mecoko espetxetik eta handik Zaballara eraman. Ondarroara iritsi denean zain zituen senide eta lagunak, eta animo oihuak eta gaixorik dauden presoen askatasunaren aldeko oihuak egin dituzte.
Iparragirrek amarekin eta anai-arrebekin egoteko aukera ere izan du. 13.05ean eraman dute ertzainek furgoneta batean, baina senideek ez dakite nora. Egoitzaren atzeko atetik atera dute, aipatu agerkariak berri eman duenez.
Etxeratek berriro ez urruntzeko eskatu du
Etxeratek dolumina eta elkartasuna helarazi dizkio Iparragirre sendiari eta dispertsioarekin bukatzeko exijitu du. Ibon Iparragirre Euskal Herritik ez urruntzeko eskatu du eta gogoratu du preso ondarroarrak gaixotasun larria duela hiesa C-3 estadioan, eta horrek lesio neurologiko larriak eragin dizkiola.
Iparragirrek bezala gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten preso politikoen egoera «latza» nabarmendu du eta eragile eta erakundeek «dagozkien ardurak» har ditzaten eskatu die.

«No se necesita la propiedad de una casa para vivir; lo importante es vivir, no poseer»

«Trump parece buscar el regreso a un esquema puramente colonial del comercio»

«El premio es para la familia de José Miguel, nosotros solo mostramos lo que ha hecho»

NAIZek esklusiban aurreratu zuen Hatortxu Rocken ‘Bi t'erdi’ bideoklipa sarean da jada
