GARA
HERNANI

Euskal Errepublika independenteari bai esatera gonbidatu dituzte herritarrak

«Espainiar eta frantziar estatuen menpe ez dugu ezer egiterik, bada ordua Euskal Errepublikaren alde martxan jartzeko». Hala nabarmendu zuen atzo Txutxi Ariznabarretak, Independentistak Sareak Hernanin egindako ekitaldian.

«Espainiar eta frantziar estatuen menpe ez dugu ezer egiterik, bada ordua Euskal Errepublikaren alde martxan jartzeko». Hala nabarmendu zuen atzo Txutxi Ariznabarretak, Independentistak Sareak Hernanin egindako ekitaldian. Bertan bildutakoek datorren asteburuan izango diren herri galdeketak babestu zituzten, eta Euskal Errepublika independenteari bai esango diotela iragarri zuten.

Asteburu honetan hiru ekitaldi egin ditu Independentistak Sareak martxoaren 19an Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hernani, Astigarraga, Larrabetzu eta Tolosaldean egingo dituzten herri galdeketak babesteko: «Egundoko ariketa demokratiko erraldoiaren erdi-erdian gaude eta Gure Esku Dago ekimenaren lana txalotzen dugu erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena Euskal Herri osora zabaldu eta prozesu hau martxan jarri duelako».

Lehenengo ekitaldia pasa den ostiralean izan zen Larrabetzun, larunbatean Villabonan eta atzo Hernanin. Euskal Estatu eta Euskal Errepublika independentea aldarrikatu zuen, «gure etorkizuna eraikitzeko balio duen alternatiba bakarra» delako: «Gure hautua oso garbia da, baina Euskal Estatuaren aldeko arrazoiak kalean zabaldu, eztabaidatu eta konpartitu nahi ditugu. Euskal Estatu burujabeari eta Euskal Errepublika independenteari bai esatera bultzatu nahi ditugu herritarrak.»