NAIZ

Ikasketa gelen eskaintza handitzea eskatu du EH Bilduk

Lan eskaintza publikoen deialdiak direla eta, ikasketa gelen eskaintza berehala handitzeko behin-behineko neurriak hartzea eskatu dio EH Bilduk Udal Gobernuari.

Bilbon dauden ikasteko gelen kopurua ez dela nahikoa azpimarratu du EH Bilduk eta eskaintza handitzea eskatu dio Udalari.

Gogoratu dutenez, askotan eskatu diote Udal Gobernuari ikasketa gela berriak zabaltzea eta erabiltzaile gehiago biltzen diren hilabeteetan liburutegi eta ikasgeletako ordutegiak luzatzea.

Urtarrileko udalbatzarrean hiriko ikasketa gelak eskari errealaren arabera egokitzea onartu zen, egoera epe luzera zuzentzen lagunduko duen diagnostikoa egiten den bitartean, maiatzera arte ikasketa gelen eskaintza berehala handitzeko behin-behineko neurriak hartzea eskatu dute.