NAIZ

Bilbao BBK Live jaialdiak 17 talde berri iragarri ditu

Bilbao BBK Live jaialdiak egun bakoitzeko taldeen banaketa eta 17 talde eta bost DJ berriren izenak iragarri ditu.

BBK Live 2017 kartela.
BBK Live 2017 kartela.

BBK Live jaialdiko antolakuntzak jakinarazi duenez, Depeche Mode taldeak uztailaren 6an joko du, Justice edota The 1975ekin batera; uztailaren 7an, The Killers, Phoenix, Fleet Foxes edota Royal Blood arituko dira; eta uztailaren 8an, Die Antwoord, Two Door Cinema Club, Brian Wilsonen txanda izango da, beste askoren artean.

Bestalde, Spoon, Cage the Elephant, Xoel López, Austra, Gus Gus, Jessy Lanza, Circa Waves, The Lemon Twigs, The Orwells, Anímic, Carla Morrison, Kokoshca, Los Bengala, The Amazons, Vulk, Naranja eta Biznaga taldeak gehitu dira jaialdiaren aurtengo ediziora, eta Marc Dorian DJ set, Dani Less DJ b2b, Dark DJ, David Van Bylen DJ eta JotaPop DJ gaueko ordu txikitan arituko dira.

Aldi berean, antolakuntzak jakinarazi du eguneko sarrerak salgai jarriko direla martxoaren 20an, goizeko 11.00etan, eta hasierako eskaintzaren prezioa 45 euro gehi gastuak izango dela -5 euro gehiago kanpinera sarbidea izan nahi bada-.

Apirilaren 3an prezioa igoko da eta 50 euro gehi gastuak izango da -5 euro gehiago kanpinagatik-, eta horrela mantenduko da apirilaren 17ra arte, egun horretatik aurrera sarrerek behin betiko prezioa izango baitute: 55 euro gehi gastuak -10 euro gehiago kanpinagatik-.