![Zinkunegiren omenaldiaren kartela.](/media/asset_publics/resources/000/378/000/article_main_vertical/17358818_10208383170686393_6458483329367983778_o.jpg)
Igandean, hilak 26, hilabete bat beteko da Valdezcarayko San Lorenzo menditik amilduta Joseba Zinkunegi Sortuko kidea eta Iker Jausoro oñatiarra zendu zirenetik, eta egun hori aukeratu dute Eibarren, jaioterrian, «Zinku» gogoratzeko.
Legarreko frontoian izango da omenaldia, eguerdiko 12.00etan. Deialdia egiteko erabili duten kartelak erakusten duenez, «Irri eta herri» da hitzordurako aukeratu duten goiburua.
Zinkunegik eta Jausorok 50 eta 58 urte zituzten, hurrenez hurren, zorigaiztoko istripua gertatu zenean. Biak mendizaleak ziren, eta San Lorenzo menditik amildu ziren.
Biak Elgoibarren bizi ziren eta herri horretako San Bartolome eliza txiki gelditu zen, sekulako jendetza hurbildu baitzen otsailaren 28an egin ziete hiletara.
Komunikazio arloko lanari lotua
Azken hogei urteotan ezker abertzalearen komunikazio arloan (EHAKn eta Sortun) egindako lanagatik ezaguna zen «Zinku» eta, hain zuzen, lan horrek eraman zuen espetxera Segurako sarekadaren ondotik. 2008ko otsailean atxilotu zuten eta bi urte eman zituen espetxean.
Kartzelatik atera zenean, ‘Jon Anza, ¿el último crimen de Estado?’ liburua idatzi zuen Juan Joxe Petrikorenarekin batera.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)