NAIZ
DONOSTIA

Osnyko espetxera eraman dute euskal presoen ikasteko eskubidearen aldeko aldarria

Ikasle mugimenduak antolatuta, Osnyko espetxera martxa egin dute hamarka gaztek, euskal presoek ikasteko daukaten eskubidea aldarrikatzeko.

Gasteiz eta Bilbotik joandako bi autobusetan, hamarka gaztek martxa egin dute Osnyko espetxera. Asteazken iluntzean abiatu ziren eta, gau osoa bidean eman ondoren, goizean iritsi dira Paris iparraldean kokatuta dagoen presondegira.

Kartzelaren inguruan itzulia egin eta gero, ekitaldia egin dute gazteek ikasle presoen «egoera negargarria» arbuiatzeko, Kazetak eta Topatuk berri eman dutenez.

Dantzari, bertsolari eta txalapartaz lagunduta, duintasunez ikasteko eskubidea eta presoen etxeratzea galdegin dute.

Osnyra eginiko martxaz gain, ikasle presoen arazoa azaleratzeko ekimen gehiago antolatu ditu ikasle mugimenduak.