Aldaketa batzuk egin ditu Mauricio Pelegrinok hamaikakoan Betisen aurka Benito Villamarinen jokatzekoak ziren partidarako, Kopako finala buruan edo. Taldeak, betiko izaera mantendu egin badu ere, igarri egin ditu aldaketok, eta ez da hanka onez sartu neurketan.
Horren adierazle Betisen gol goiztiarra. Hamargarren minutuan aurreratu dira etxekoak, Ruben Pardoren gol bati esker. Jarraian izan du Sobrinok berdinketaren gola, baina bere jaurtiketa Adanek geratu du.
Atsedenaldira iritsi arte hala nola kontrolatu du neurketa Betisek. Sobrinok izan du bigarren aukera bat ere gola egiteko, baina markagailuan atzetik iritsi dira babazorroak deskantsura.
Bigarren zatia guztiz ezberdina izan da. Hasi bezain pronto egin du Krsticicek lehena babazorroentzat, eta minutu gutxiren ostean egin du bigarrena Sobrinon. Markagailuan aurretik, are hobeto aritu da Alaves.
60. minutura iritsi aurretik egin du hirugarrena Christian Santosek, eta hondarreko denboran egin du behin betiko laugarrena Kataik.
Errepasatu neurketak utzi dituen xehetasun guztiak NAIZen webgune berezian.