NAIZ

Campo Volantin pasealekuan jarri du Udalak Nestor Basterretxearen eskultura bat

Udalak gaur goizean inauguratu du Nestor Basterretxea artistaren eskultura bat Campo Volantin pasealekuan. Merkataritza Ganberan zegoen eskultura 1986tik baina 2012an Udalari eman zioten eta konpondu ostean, Campo Volantinen jarri dute.

2012ko apirilaren 12an kendu zen Merkataritza Ganberaren eraikineko sarreratik. Udalari laga zitzaion, konpondu eta uriko espazio publiko batean jarri zezan.

Campo Volantin pasealekuan jarri dute Nestor Basterretxearen eskultura. (Bilboko Udala)
Campo Volantin pasealekuan jarri dute Nestor Basterretxearen eskultura. (Bilboko Udala)

Nestor Basterretxearen eskultura burdinazkoa da eta «Brankako irudia» izena dauka. 1986an sortu zuen eta enkarguz egindakoa da Bilboko Merkataritza Ganberaren mendeurrena ospatzeko. Horregatik jarri zen hasiera batean Poza Lizentziatuaren kaleko 17. zenbakiko eraikinaren aurrean.

2012an kendu zen Merkataritza Ganberaren eraikineko sarreratik eta konpondu ostean, Campo Volantin pasealekuan jarri dute.