Foru Poliziak azaldu duenez, igandean Antsoaingo 35 urteko gizon bat atxilotu zuten Tafallan, 15 urteko neska bati sexu-abusuak egiteagatik. Sexu-askatasunaren aurkako delitua egitea leporatzen diote.
Gertaerak apirilaren bukaeran izan ziren, neskaren senide batek salaketa jarri zuen komisaldegian gazteak etxetik alde egin zuela-eta.
Ikerketan zehar Poliziak jakin zuen neska 35 urteko gzion baten etxean zegoela eta harekin harremana zuela. Bere bila ari zirela jakitean, adin txikikoa etxera itzuli zen eta senitartekoek salaketa kendu zuten.
Nolanahi ere Poliziak ofizioz gizona atxilotzea erabaki zuen, 16 urtetik beherako adin txikikoen aurka sexu-abusuak arautzen dituen Zigor Kodearen legea aintzat hartuta. Bien arteko adin aldea –20 urte– handia izaki, kasu honetan adin txikikoaren onespena ez da kontuan hartzen erantzukizunetatik salbuesteko orduan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)