Igande arratsaldeaz geroztik bilatzen ari ziren Gorlizko 46 urteko gizonezkoa hilik topatu dute, SOS Deiak-ek bere Twitter kontuan jakinarazi duenez. Senide batek eman zuen desagertzearen berri eta gizona ibili ohi zen tokietan ekin zioten bilatzeari.
Gaur goizean, hilik aurkitu dute, Igeltzera industriagunean, Urduliz eta Barrika artean.
Gorlizen igandean desagertutako gizonezkoa, zoritxarrez, hilik aurkitu da. Beste behin ere eskerrik asko herritarren laguntzari pic.twitter.com/UIll8LdRKE
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) May 9, 2017
Efe agentziari Ertzaintzaren bozeramaile batek esandakoaren arabera, gizonezkoaren gorpua 13.30 aldera aurkitu dute bere ibilgailuarekin batera. Autopsia egingo diote heriotzaren arrazoiak argitzeko.