NAIZ

Itxaro Bordaren ‘%100 Basque’ irakurriko da Arriagan

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Literatur Klasikoen Irakurraldi Jarraiaren X. edizioa. Ekitaldia ostegunean izango da Arriaga Antzokian eta bertan hamabi orduz jarraian Itxaro Borda idazlearen ‘%100 Basque’ eleberria irakurriko da.

Itxaro Bordaren liburuaren irakurketa egingo da.
Itxaro Bordaren liburuaren irakurketa egingo da.

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituak edizio berezia antolatu du aurten, hamar urte betetzen baitira abian jarri zenetik. Aurten, Itxaro Bordaren ‘%100 Basque’ irakurriko da. Ekimena Arriaga Antzokian izango da ekainaren 8an, ostegunean, eta Euskara Ikasleen Jaiaren barruan kokatzen da wta iluntzean Arriagako Plazan egingo den erromeria batekin bukatuko da eguna. Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Laboral Kutxak babesten dute ekitaldia.

Irakurraldia goizeko 08.00etan hasi eta arratsaldeko 19.00etan bukatuko da. Itxaro Bordak berak irakurriko ditu liburuko lehenengo lerroak, irakurraldiari hasiera ematen.

Euskal gizartearen arlo guztietako jendeak irakurriko ditu ‘%100 Basque’-ren pasarteak jendaurrean. Guztira, 400 lagun inguruk hartuko dute parte. Bestak beste, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Bilboko Udaleko ordezkariak, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Laboral Kutxako arduradunak, Andres Urrutia Euskaltzainburua, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta irakasleak, komunikabideetako eta sindikatuetako ordezkariak; Bilbo Zaharra Euskaltegiko eta Bilboko ikastetxeetako ikasle eta irakasleak, kultur eragileak, ostalariak eta beste hainbat.