Uztailaren 14tik urriaren 22ra bitartean Georg Baselitz alemaniarrren lanak ikusgai ziango dira Guggenheim museoan. «Heroi»-ak erretratatzen dituen pintura multzoari buruzko monografikoa izango da, museoaren arduradunek azaldu dutenez.
Bilbon ikusgai izango diren lanak 1965. eta 1966. urteetan sortu zituen Georg Baselitz pintore alemaniarrak. Frankfurteko Städel museoak antolatu du erakusketa, Guggenheim museoarekin, Stockholmeko Moderna museoarekin eta Erromako Palazzo delle Esposizioni museoarekin lankidetzan. Komisarioak Max Hollein (Fine Arts Museum of San Francisco), Eva Mongi-Vollmer (Städel Museum Frankfurt) eta Petra Joos (Guggenheim Bilbao Museoa) dira.
Erakusketak biltzen dituen lanetan «irudi ikaragarriak» agertzen direla nabarmendu dute, «artega eta desafioan», eta «artistaren identitatearen baieztapen adoretsua dira». Baselitz pintore alemaniarraren ezaugarri horiek bere garaiko arte eta pentsamendu joera guztien kontra zihoazen.
Aldi berean, «iraganaren eta orainaren arteko jarraitutasun ideal bat marratuz», Bilboko nahiz Erromako erakusketak «Remix» zikloko margoen aukeraketa batekin bukatzen dira. 2005ean ekin zion Georg Baselitze-k ziklo horri, «Heroiak» eta «Tipo Berriak» bildumak barne hartuko zituenari, 2007an eta 2008an, hurrenez hurren.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)