![Hatortxu Rocken 2009ko edizioan mosaiko erraldoia egin zuten presoen etxeratzearen alde. (HATORTXU ROCK)](/media/asset_publics/resources/000/405/931/article_main_landscape/hatortxu2009.jpg)
Uztailaren 27tik 30era elkartasunaren topaleku izango da Lakuntza Hatortxu Rock-ek prestatu duen jaialdi bereziarekin. Azken eguna, igandea, sarrerarik gabekoa izan ohi da eta hori baliatuz euskal presoen sakabanaketaren eta urruntzearen aurkako nazio ekitaldia deitu du elkartasun jaialdiak.
Hilaren 30ean 13.00ean izango da ekitaldia eta bertan parte hartzeko deia egin die Hatortxuk alderdi politiko, eragile, sindikatu, herri mugimendu eta norbanakoei, «Lakuntzan ozen oihukatuko dugu: nahikoa da... Etxera!» esanez egin du deialdi hori ohar bidez.
Jaialdiaren eta dispertsioaren arteko betiko harremana dakarte gogora oharrean, orain dela 18 urte honek «eragiten zituen gastu ekonomikoei aurre egiteko» sortu zela gogoratuz. Orduko arrazoi eta helburuek, «tamalez», indarrean jarraitzen dutela gogoratu dute eta garai berriei erreferentzia eginez «bada garaia Euskal Herriak bizi izan duen gatazka armatuaren ondorioak gainditzeko», jaialdiaren ustez. «Aski da! Mendeku kilometroekin amaitu beharra dago», diote euren oharrean. Urruntzea dute hizpide bereziki deialdian, «1.000 km asko dira, baina 50 ere gehiegi dira. Etxean behar ditugu. Etxera ekarri behar ditugu» diote mobilizaziorako deia egitean.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)