NAIZ
PARIS

Tomas Elgorriaga hondarribiarra Fleury-Merogis espetxetik atera da

Tomas Elgorriaga hondarribiarra Fleury-Merogis espetxetik atera da gaur, Etxeratek sare sozialen bidez jakitera eman duenez. 2014eko azaroan atxilotu zuen Friburgon Polizia alemaniarrak, ondoren Estatu frantsesaren eskuetan utzi zuelarik.

Tomas Elgorriaga (ezkerrean) anaiarekin, Fleury-Merogis espetxetik atera ondoren. (ETXERAT)
Tomas Elgorriaga (ezkerrean) anaiarekin, Fleury-Merogis espetxetik atera ondoren. (ETXERAT)

Friburgo hirian bizi zela, bizitza publikoa egiten zuen Elgorriagak.

1998an Guardia Zibilak atxilotu zuen eta tortura latzak jasan behar izan zituela salatu zuen. Espetxean zazpi hilabete eman ondoren ihesari eman behar izan zion.

Alemanian betetako espetxealdia kontuan izan dute agintari frantsesek, Europako legediak ezartzen duenaren arabera, Estatu espainolak egiten ez duen bezala.