Nondik hasi, ez nola amaitu
Hatortxu gainditzea ez da erraza izango, inondik inora. Norberak bere trukoak ditu. Ez dakigu nola amaituko duzun, baina nondik abia zaitezkeen esatera gatoz. Hau gida praktikoa da. Toki guztietan bezala, hemen ere urrezkoa araua dago: seinaleei jarraitu eta antolakuntzakoei kasu egin. Ez bazara fidatzen, jaitsi mugikorreko aplikazioa.
Jaso ukabilak, erakutsi eskumuturrekoa
Lakuntzara heldu eta egin behar duzuen lehendabiziko gauza zuen sarrerak eskumuturrekoagatik aldatzea da. Lasai, kontrolak pasatu dituzue, etxean zaudete, segi bizkor leihatilara. Hori bai, aurretik erantzi AzkenaRock-eko edo Sendavivako eskumuturrekoak, arren! Uda erdia joan zaigu, baina eskumuturrekoak metatzen joateak ez du festazale itxura ematen, patetiko puntu bat dauka.
Traducido al español: tu abuela no fuma y lo que tenías que haber hecho nada más llegar es cambiar las entradas por la pulsera. Corre a la taquilla.
Give me the money
Dortoka-irla txiki honetan txanponak «Hatortxu» izena du (originalak dira hatortxulariak, bai horixe). «Hatortxuak» lortzeko «eurotxoak» beharko dituzu. «No cash, no money». Lakuntzan kreditu-txartelak beste zerbaitetarako erabili ahal izango dituzu (bai, badakigu zu ez zarela horietakoa, norbaiti utzi zeniola eta txuri bueltatu zizula), ez ordea ordaintzeko. Ekarri dirua, zuk beharko duzu eta errepresaliatuek eskertuko dute.
Traducido al español: sí, esa cola es para el cajero. Sí, hay otro –de hecho solo hay dos–, pero la cola es igual. Trae cash.
Traduït al català: no anem a fer bromes sobre la vostra naturalesa i costums, però porteu diners en metàl·lic, per favor.
Aparkatu, kanpina eta karpa
Hiru koordenatu horiekin lau egunez bizi zaitezke. Aparkatzeko, seinaleei jarraitu eta antolakuntzakoei kasu egin. Utopikoa dirudi, baina ez da hain zaila. Hiru kanpaleku daude: bonua dutenentzat, eguneko sarrera dutenentzat eta furgoneta dutenentzat. Californication edo antzekoak dituztenak San Donatora bidaltzeko barne-kanpaina egon da, baina azkenean gupidatu dira.
Traducción al castellano: haz lo que digan las señales y, sobre todo, la gente que tiene chalecos fosforitos y paciencia menguante gracias a gente como tú.
Barneko sua elikatu
Sua egitea erabat debekatua dago, droga berotzeko edo zure egoera emozionalaren metafora gisa ez bada –azken hau saihestu badezakezu, askoz hobe–. Antolakuntzak kozinatzeko gune bat egokitu du, Jantokiarekin batera. Han Mungiako Sukalki Eguna, Arrosadiko Kalderete Txapelketa edo Aixerrotako Paellak baino hobea ote den eztabaidatu ahal izango duzue. Baita beganismo dialektikoaren onurei buruz hitz egin ere.
Ez, benetan, ez egin surik tokiz kanpo.
Bide batez, hondakinak gaika bilduko dira. Hernaniko umeak ere zaborra sailkatzeko gai baldin badira, ez zara ba zu kapaz izango!!!
Beganoentzat oharra: Lakuntza ondoko herrian txakurrak jaten dituztela diote. Bertakoek gisatua eskaintzen badizute, ez izan zalantzarik: ez da tofua. Irribarre egin, eskertu eta ezetz esan.
Traducido al español: prohibido hacer fuego. Tranquilo, en el comedor te podrás hacer pasar por el pentacampeón del concurso de calderetes de la Txantrea.
Mens sana... eta egurra sano
Mediku-laguntza gune guztietan topatuko duzu. Sorosleei kasu egin. Sexuari dagokionez, zure eta ondokoen gogoei kasu egin. Kondoiak eskuragarri egongo dira. Dopatzeko asmoa baldin baduzu, ostiralean Ailaket-eko lagunak Beriain gunean egongo dira, saldu dizutenaren kalitate eskasaren berri emateko.
Traducido al español: si te da un jamacuco, sea por tener sexo salvaje a 42º en una tienda –habrá condones–, por drogarte a lo sakanikola –Ailaket probará tus sustancias el viernes en Beriain– o porque sí, hay servicio médico en todos los espacios.