Bosgarren eguneko ibilbideari hasteko, Debatik, maldan gorari ekin diote, kostaldeko mendiko bidea hartu ahal izateko.
#kalera Martxa Debatik irteeran aldapa latza. Itziarra bide alternatibo batetik goaz. pic.twitter.com/xUGDIaSUxQ
— Sortu (@sortuEH) 24 de julio de 2017
Itziarko Elgorriaga auzoro heldu direnean indarrak berritzeko fruta hartzeko aukera izan dute martxistek.
Itziarko Elorriaga auzoan fruta eta beste gutiziren bat zain dute ibiltariek. #kalera pic.twitter.com/cny7nFA0st
— Sortu (@sortuEH) 24 de julio de 2017
Mendatako puntan pasatzerako orduan lokatzari aurre egin behar izan diote
#kalera Martxa Mendatako punta eta Sakoneta artean, lokatzetan irristaka. Piano piano, ezerk ez gaitu geratuko. pic.twitter.com/YUfp4VEt2B
— Sortu (@sortuEH) 24 de julio de 2017
Zumaiako San Telmo ermitara heldu direnean argazki polita atera dute, ondoren trikitixaren laguntzarekin herrian sartzeko
San Telmo ermitaren azpian pankarta erraldoiarekin argazkia atera eta trikiti soinuz Zumaian harrera #kalera Martxari. pic.twitter.com/T7Tvn7NZHy
— Sortu (@sortuEH) 24 de julio de 2017
Zumaian bazkaria egin dute martxistek. Ondoren, arratsaldeko laurak aldera, Getariarantz abiatu dira.
#kalera Martxan indarrak biltzeko unea. Zumaian bazkaria. 16:00etan abiatuko gara Getariara. pic.twitter.com/itIk0FJx6i
— Sortu (@sortuEH) 24 de julio de 2017
Bosgarren eguneko azken zatiari (Zumaiatik Getariara) ekin diote.
Abian berriz ere #kalera Martxa Zumaiatik Getariara pic.twitter.com/GgklRMylTZ
— Sortu (@sortuEH) 24 de julio de 2017