
«Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak konponbidean eta askapen prozesuan aitzina egiteko euskal herriari bide orria aurkeztu zionetik lau urte bete dira berriki. Milaka lagunek mukuru bete zuten Miarritzeko Irati gela Elkartasun Hatsa deituriko ekitaldi eta jaialdi hartan. Malkoak eta irriak borborka isuri genituen emozioez beteriko egunean», gogoratu du iheslarien Kolektiboak ohar batean.
«Egun hartan gure herriarekin batera zabaldu genuen bidetik hamarnaka iheslarik sorterrirako bidea hartu dute eta hartzen ari dira. Hamarnakek oraindik bidea egiteke dute. Haien artean larriki gaixorik bizi baldintza gogorretan direnen egoera azkar konpontzeko beharra azpimarratu nahi dugu beste behin ere. Bizirik eta aske nahi ditugu», nabarmendu dute.
«Aldi berean hamarkada luzeetan Frantziako eta Espainiako estatuek milaka kilometrotara sakabanatutako eta deportatutako iheslarien egoera jasangaitza eta eskubiderik gabekoari lehenbailehen irtenbidea emateko ordua heldu dela ozenki adierazi nahi dugu. Sakabanaketa zital horren ondorioz guk ere kideak eta senideak galdu ditugula gogoratu nahi dugu. Bihotzean daramatzagu», salatu dute.
«Arestian aipatutakoaren bide beretik egun hauetan Euskal Herriaren bihotzean, Lakuntzan, gure burkide presoen sakabanaketari aurre egiteko sorturiko Hatortxurock elkartasun jaialdi erraldoi eta berezi honetara joatera deitu nahi ditugu iheslari politiko ohiak eta herritar guztiak, bereziki igandean antolatua den nazio ekitaldira», gaineratu dute.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes


