![33 familia itzuli dira gaur beraien etxeetara, Ondarroako San Inazio kalean. (ONDARROAKO UDALA)](/media/asset_publics/resources/000/418/762/article_main_landscape/kaminalde.jpg)
Ondarroako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, San Inazio kaleko 40 B, C eta 42 A, B atarietako bizilagunak gaur goizeko 9.00etan itzuli ahal izan dira beraien etxeetara, guztira 33 familia.
Oraindik etxetik kanpo dauden zazpi familiak urtarrilerako itzuli ahal izatea espero du Udalak. Guztira 176 familia atera zituzten beraien etxeetatik iazko martxoan gertatutako luiziaren eraginez.
Ekainean kaltetuekin egindako bileran aurreratu zieten moduan, etxeetan kalterik ez duten kalterik ez duten bizilagunak Andra Mari jaietarako etxean izango dira. Udala «pozik» agertu da, aurreikuspenak betetzen ari direlako eta herritarrak «apurka-apurka» etxera itzultzen doazelako.
Ildo horretan, falta diren zazpi familiak etxera bueltatu arte lanean jarraituko dutela adierazi du Zunbeltz Bedialauneta alkateak.
Etxeetan kalteak dituzten herritarren kasuan, urrirako fatxada eta terrazak konponduko dituzte eta, hala, urtarrilerako itzultzeko moduan izango dira.
«Lan guztien kostua ordaindu gabe»
Bizilagun gehienak etxera itzuli badira ere, Udalak nabarmendu du «lan guztien kostua ordaindu gabe» dagoela oraindik. «Lanak bideratzea lortu dugun arren, oraindik ere Kamiñaldeko mendi magala egonkortzeko lan guztiak ordaintzeko dirua falta zaigu», ohartarazi du Bedialaunetak.
Diru premiak eta lanak ordaintzeko bankuekin eta Bizkaiko Aldundiarekin hitzartutako maileguak ordaindu beharrak asko kezkatzen du Ondarroako Udala. Kamiñaldeko mendi magaleko lanak ordaintzeko udalak guztira 5 milioi euroko mailegua eskatu behar izan du, «Ondarroako herriaren urte beteko aurrekontuaren erdia baino gehiago» zorpetuz.
«Gure herrian beharrezkoak diren hainbat proiektu martxan jartzeko dirua falta dugu», azaldu du alkateak. «Hala eta guztiz ere –gaineratu du– udalean herriaren mesedetan lanean jarraituko dugu eta behar den leku guztietan atea joko dugu herrian behar beharrezkoak ditugun proiektuak gauzatu ahal izateko».
Hurrengo urteari begira Bizkaiko Aldundiari eta Lakuari, aurten egin ez bezala, Ondarroako gaia beraien aurrekontuetan aintzat hartzeko eskaria egingo die udalak. «Aurten ez dute urteko aurrekontuetan Kamiñalderako dirurik bideratu eta horren ondorioz finantzazioa ezin lotuta ibili gara azken momentura arte, hurrengo urtean aurrekontuetan Ondarroa kontuan hartzea nahiko genuke» gaineratu du Bedialaunetak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)