![](/media/asset_publics/resources/000/421/992/article_main_landscape/0824_eko_erresidentziak.jpg)
ELA sindikatuak gogor salatu zuen atzo Lakuako Gobernuaren Segurtasun Sailak Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileei biharko Bilboko Misericordia egoitzan deituta duten mobilizazioa egiteko baimena ukatu izana. Sindikatuak azaldu zuenez, Lakuak «segurtasun» arrazoiak argudiatu ditu mobilizazioa debekatzeko. Halaber, «jai eremu» gisa izendatutako guneetan mobilizazioak egiteko trabak jarri dizkietela esan zuten.
ELAren hitzetan, Lakua Segurtasun Saila baliatzen ari da egoitzetako langileen mobilizazio oro «isilarazteko». Horren harira, sindikatuko bozeramaileek gogoratu zuten iaz antzeko mobilizazio bat deitu zutela Misericordia egoitzaren aurrean eta ez zela inolako arazorik izan.
Zentsura salatzeaz gain, erakunde publikoei eskatu zieten beraien aldarrikapenak aintzat hartzea: soldata 1.200 euro ingurura igotzea, astean 35 orduko lanaldia, langile gehiagoren kontratazioa eta asteburuetako lanorduen gehigarriak jasotzea.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)