![](/media/asset_publics/resources/000/422/396/article_main_landscape/0825_eh_inxauseta.jpg)
Azkeneko hamarkadan marrazturiko bideari segituz, Supastera elkarteak gizartearen kezka nagusietakoa den etxebizitzari buruzko gogoeta proposatuko du gaurko eztabaidagunean. Hala ere, Inxausetako Topaketen karietara bultzaturiko gogoetak ezohiko abiapuntua izanen du aurten. Hain zuzen ere, etxebizitza eskubidea bermatuta ez dutenen ikuspuntua nahi dutelako eztabaidarat ekarri. Horretarako, etxebizitzaren eta enpleguaren arteko binomioak egun azaleratzen duen krisiari helduko diote. Betiere hiri eta landa eremuen artean gertatzen diren berdintasunei erantzuteko azterketa sakona proposatuz.
Jean-Luc Berho buru duen Supastera elkartearen ustez, «lan munduan eta oro har gizartearen antolaketan azken hamarkadetan izandako aldaketek herritar asko etxebizitza eskubidea galtzeko arriskuan jarri dituzte». Lan prekarietateak bilakaera azkarra izan du azken hamarkadetan. Hartara, 1982an Estatu frantziarreko langileen %6k pairatzen zuen gaitza eguneroko ogia bilakatu da egun. 2015ean sinatu ziren lan kontratuen %70 behin-behinekoak ziren.
Prekarietatearen aurpegiak
Egoera horretan, langile askorentzat ezinezkoa da etxebizitza alokatzea, are gutxiago erostea. Etxebizitza prekarietatea pairatzen dutenek askotariko egoerak bizi dituztenez, gaur goizean hiru mahai-inguru ezberdinetan langile gazteek eta ikasleek, elbarritasunen bat duten herritarrek, eta pobrezia pairatzen duten lagunek aterpea bilatzeko dituzten zailtasunak aztertuko dituzte. Arratsaldean, berriz, landa eremuetako biztanleen beharretara egokitutako etxebizitza plangintzei buruz arituko dira erakundeetako eta elkarteetako ordezkariek.
Inxausetako Topaketen egitaraua osoa hemen dago irakurgai: http://bit.ly/2v9l8wf.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)