NAIZ
TUTERA

Tuterako tomate itsusiaren txapelketak hamar urte beteko ditu

‘Tuterako Tomate Itsusia’ lehiaketa ospatuko dute heldu den irailaren 1 eta 2an Tuteran. Bertako Remigio jatetxeak antolzatzen du lehiaketa, eta bederatzi urtez ospatu ostean, udako ekitaldi garrantzitsu batean bilakatu da txapelketa. Zalantzarik gabe, urtez urte hazi egin da ekitaldiaren ospea eta erreferentziazko hitzordua da tomate zaleentzat.

Tuterako tomate itsusiak. (NNPEK)
Tuterako tomate itsusiak. (NNPEK)

Izan ere, tomate mota honen kalitatea eta zapore mamitsua goraipatu nahi dute, tomate hau  landatzen duten ortuzainen lana laudatzen den bitartean ere. Bi kategoriatan lehiatuko dira parte hartzaileak. Alde batetk, tomate onena izendatuko dute, zaporerik goxoena duena. Adituen epaimahai batek erabakiko du zeintzuk diren zaporetsuenak. Bestalde, lehiaketaren izenari ohore eginez, publikoak tomate itsusiena hautatuko du bozketa bidez. Bi kategorietan tomate ekologikoen parte hartzea nabarmentzekoa da.

Nafarroan klima eta lurra ezin hobea dago tomatea landatzeko eta Luis Salcedo Remigio jatetxearen chefak adierazi duen bezala, «tomatea udako produktu izarra da eta bultzada eman behar diogu». Orain arte, txapelketaren bederatzi edizioek Tuterako Santa Ana jaiekin bat egin dute, baina aurten datak aldatu dira «tomatearen denboraldi hobea delako udaren amaiera bai kalitatean eta baita kanttatean ere».

Lehiaketak aurreko urteetako dinamika bera izanen badu ere, hainbat berrikuntza egonen dira tomate itsusiaren inguruan. Irailaren 1ean, ostralarekin, mahai ingurua egonen da Nafarroako antzinako tomate barietateen inguruan eta horren ondotk afaria egonen da Remigio jatetxean. Bertan, dudarik gabe, tomatea izanen da gauaren protagonista.

Irailaren 2an, larunbatarekin, berriz, goizeko 10:00etatk izanen da lehiaketa eta eguerdian argituko dute nortzuk izanen diren sarituak. Bitartean, Tuterako merkatuan adin guztientzako jarduerak egonen dira. Adibidez, Helianto kolektiboak haurrentzako hazien tailerra antolatu du eta Recetas Gamberras blogeko David Poleyk sukaldaritza tailerra emanen du. Horrez gain, olio ekologikoaren dastaketa egonen da Artajoren eskutk eta pintxoen dastaketa Elkarte Gastronomikoen Federazioaren eskutk.