NAIZ

Irailean hasiko dira Deustuko arraun pabiloi berriko lanak

Deustu Arraun Taldearen instalazio berriak 2018ko lehenengo hiruhilekoan erabiltzen hastea dago aurreikusita. Pabilioi berriak 1.500 m2-ko azalera izango du; eta bertan, besteak beste, ontzientzako hangarra, entrenamendurako sakonunea eta gimnasioa egongo dira.

Deustuko arraun pabiloi berriaren maketa. (Bilboko Udala)
Deustuko arraun pabiloi berriaren maketa. (Bilboko Udala)

Irailean hasiko dira Deustuko pabilioi berriko lanak. 2018ko lehenengo hiruhilekoan amaituta egotea aurreikusita dago; eta, orduan hasiko da Deustu Arraun Taldea 1.500m2–ko azalera duten instalazioak erabiltzen.

Solairu bakarra izango du pabilioiak eta bertan ontzientzako hangarra, entrenamenduak egiteko sakonunea, gimnasioa, tailer-biltegia, egokitutako aldagelak eta komunak, kabinete medikoa, administraziorako gunea eta bilera gela egongo dira.

Pabilioi berriaren diseinuan deigarria da itsasadarrarekiko eta uriarekiko erlazioa. Onartutako proiektuaren arabera, eraikina elementu nagusi bien inguruan eraikiko da, hau da, hangarraren eta gimnasioaren inguruan egingo da.

Elementu horiek biak irekiak izango dira; eta modu bisualean lotuta egongo dira pabilioi barruan eta itsasadarrean arraunean egiteko.

Gimnasioa leku zabala izango da eta bertatik kanpoaldea ikusi ahalko da; gainera, hiru alde izango ditu arraun ariketak egiteko, jarduera kardiobaskularrak egiteko eta pisuekin lan egiteko.

Instalazio berria San Ignazioko Zarandoa etorbidean egongo da eta Deustuibarran kokatuta dagoen pabilioiaren ordez jarriko da. Pabiloi zaharra 1984an egin zuten eta, instalazio berriak egiteko obrak amaitu ondoren, bota egingo dute, haren lursaila Zorrotzaurreko urbanizazioaren barruan dago-eta.