NAIZ

EH Bildu, Goazen eta Udalberri; Deustuko Gazte Lokala husteko aginduaren aurka

Hiru udal taldeek EAJ eta PSEren udal gobernuari eskatu diote elkarrizketaren bitartez irtenbide bat bilatzeko eskatu diote. Udalak Deustuko Gazte Lokala husteko agindua eman du.

Deustuko Gazte Lokalaren kontrako hustuketa agindua salatzeko jarritako pankarta. (vía facebook)
Deustuko Gazte Lokalaren kontrako hustuketa agindua salatzeko jarritako pankarta. (vía facebook)

EH Bildu, Udalberri eta Goazen udal talde politikoek Deustuko Gazte Lokalaren hustuketa salatu dute komunikabideetara igorritako ohar batean.

Izan ere, EAJ eta PSEren udal gobernuak lokala autogestionatzen duten gazteei irailaren 23rako hustu egin behar dutela jakinarazi die.

Oposizioko taldeek gogoratu dute «azken hamarkadetan gazteek auzoan egindako lan eta ekarpenak» eta udal gobernuak berak askotan lokal autogestionatua «eredutzat» jo duen.

Hori dela eta hiru udal taldeek gobernuari eskatu diote lokala ez hustea eta irtenbide bat bila dezala gazteek auzoan egindako lanarekin jarraitu ahal izateko.

EH Bildu, Udalberri eta Goazen udal taldeek deitutako mobilizazioekin bat egin dute eta herritarrei parte hartzeko luzatu diete.

Astearte eguerdian agerraldia egin zuten hainbat auzokidek Deustuko Gazte Lokalaren defentsan. Aste honetarako mobilizazioak iragarri zituzten proiektuari sostengua adierazteko.

Ostegunean elkarretaratzea egingo dute arratsaldeko 19.00etan eta ostiralean berriz, manifestazioa egingo dute arratsaldeko 19.30etarako.

Aldi berean, Gazte Lokala kokaturik dagoen Luzarra kaleko auzokideek ez dutela inolako kexarik azaldu zuten agerraldian.