«Prekarietatean eta akziodunen interes partikularrean oinarritu da La Navalen kudeaketa kaskarra. Baina etorkizuna izan dezan, jadanik egiten ez diren itsasontzi haundiak egiteko merkatura jo behar da, kudeaketa onaren bidez. Ontzi handiak egiten da punta puntakoa La Naval, eta eman den kudeaketaren ondorioz (non lehentasuna akziodunek euren beste enpresetan jarri duten), ez da ontzi haundiak egitearen aldeko apustua egin», adierazi du LABek.
Lakuako Gobernuak La Navalen akzioak erostea ongi ikusten duela dio LABek, baina aldi berean gauzak argi egon behar direla nabarmendu du. «Urkulluk azaldu beharko luke publikoki zergatik den ona La Navalen akzioen zati txiki bat erostea, eta aldiz, CEL Taldean, akzioen %40a edukita akzioak saldu zituen. Akzioen jabetza enpresen kontrol ekonomiko eta sozialerako erabili behar da, eta Eusko Jaurlaritza ez dago horretarako prest. Enpresa estrategikoetan kontrol publikoa areagotzea beharrezkoa da, baina hori ez da lortzen akzioak bakarrik izanda, konpromisoak behar dira».
Gauzak horrela, La Navalen etorkizuna bermatzeko lau neurri proposatu ditu LABek: «Azpikontratetako langileak interlokutore bezala aitortuak izatea eskatzen dugu instituzio eta eragileen partetik. Jaurlaritzak ontzigintza sektorearen aldeko apustua zehaztea partetik Industria Plan batean. Akzioen kontrol lokala eta publikoa bermatzea, Jaurlaritzaren Kapital Arriskuko Sozietate baten bidez. La Navalerako bideragarritasun plana, ontzi handien eraikuntzan, lan baldintzen bermea eta finantzazio plan baten oinarrituta».
Honekin batera, hilaren 21ean La Naval untziolatik Santurtziraino abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu du LABek.