Ariane Kamio
Donostia

Nazien Alemania desertoreen ikuspuntutik

Alemaniako zineman Bigarren Mundu Gerran desertore izan zirenengan oinarritutako film gutxi egin dira. Robert Schwentkek ikuspuntu horri heldu dio ‘The Captain’en.

‘The Captain’ filmaren irudia. (Zinemaldia)
‘The Captain’ filmaren irudia. (Zinemaldia)

Desertore gazte bat noraezean dabil naziengandik ihes egin ondoren. Lapurreta saiakerak egiten saiatzen da eta, bat batean, nazien kapitain baten uniformea aurkituko du. Hura jantzi, eta eraldaketa oso bat jasango du. Bizirauteko antzezpen bat abiatuko du Herald kapitain gisa bere burua ezagutzera eramango duen gazteak, baina bidean egoera gogorrak biziko ditu.

«Nahi genuen puntu txuri bat utzi edo ez genuen egin nahi film bat non azaldu egiten genuen zer egiten zuen pertsonaiak beste ikuspegi batetk, ez genuen pertsonaia hori itxita utzi nahi. Irudi historiko bat da. Ez da fidagarria. Badakigu trajea aurkitu egin zuela, baina ez dakigu nola egin zuen», azaldu du prentsaurrekoan Robert Schwentke zuzendariak, pertsonaia nagusia benetazko istorio batean oinarrituta dagoela adieraziz. 

Alemaniako zinemak oso gutxitan egin du desertore nazien inguruko errelatoa. Bi film soilik daudela esan du zuzendariak. «Badira bi film deserzioa kontuan hartzen dutenak baina normalean ez da landu sakontasunean Alemaniako zineman. 1945etik bi film bakarrik daude eta sintomatikoa da zine alemanarentzat. Kontakizun asko daude biktimen aldetik kontatuak, eta beharrezkoak dira, baina alemaniar zinema urrundu egin da beste aldetik kontatzeari», nabarmendu du filmeko aktoreekin batera lagunduta eskainitako prentsaurrekoan.